1st Crema/C2net Industrial Workshop

Collaboration in the cloud: A new age of opportunities for manufacturing companies.

Elkarren artean antolatuko jardunaldia, EB-ko CREMA eta C2NET H2020 proiektuek industria enpresentzat eta industria sektorearentzako IKT soluzioen hornitzaileentzako sortu dituzten emaitza esanguratsuenak zabaltzeko. Parte-hartzaileek elkar eragiteko aukera izango dute, aurkezten diren soluzioek enpresei zein onura ekar diezaiekeen ikusteko.

 

Proiektu bien inguruko aurkezpenak eta erakustaldi praktikoak egingo dira. Lainoan kokatutako plataforma digitaletan oinarritutako soluzio berritzaileak ezagutu ahal izango dira, ekoizpen enpresen arteko lankidetza bultzatu nahi dutenak.

Aurkeztuko diren teknologia eta aplikazio aurreratuen helburua da ekoizpen baliabideak erabiltzeko ratioa handitzeko erabakiak hartzeko orduan azkartasunean eta efizientzian hobetzea.

 Horrekin batera, jardunaldietan negozio ereduen proposamenak eta bi proiektuak ustiatzeko estrategiak aurkeztuko dira emaitzak merkatura zabaldu ahal izateko.

  Jardunaldietan Europar Batzordeko hizlariek eta digitalizazio gaietan eta Europako industriaren etorkizuneko joeretan adituak diren industria enpresek parte hartuko dute.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2016/11/24 - 09:00 - 17:00
Gaia
Hitzordua egutegira gehitu
vCal iCal
24 Aza 1st Crema/C2net Industrial Workshop