Konposta

Etxeko eta auzokonpostari buruzko 7. mintegia

Azken zortzi urte hauetan Composta en Red sareak sei mintegi antolatu ditu, hainbat esperientzia ezagutzeko aukera eman dutenak, gai askotara hurbilduz eta etxean edota auzoan konpostatzearen inguruko hainbat alderditan sakonduz.

Zazpigarren mintegi honen gai zentrala hauxe izango da: ekonomia zirkularrean konpostatze sistema deszentralizatuak duen lekua eta garrantzia. Izan ere, hezkuntza sisteman lantzeko gai izatetik, hondakin organikoen kudeaketako sisteman ezinbesteko osagai izatera pasa baita etxe- eta auzo- konpostaren afera.

Osagarri moduan, doktore tesi gisa gauzatu diren hainbat ikerketa azalduko dira, baita beste proiektu berritzaile batzuk ere. Eta mintegiari amaiera emateko, Hernaniko proiektua bisitatuko dugu, Hernaniren gonbidapenez baikaude aurten hemen.

Aurtengo mintegiak badu beste berrikuntza bat ere: VIDEOCOMPOSTA lehiaketa, etxean eta auzoan konpostatzeari buruzko bideo eta film laburren lehiaketa.

Izen emateak irekita daude……..Zuen zain gaude!

 Mintengiaren gunea: Hernani (Gipuzkoa) ORONA FUNDAZIOA

Orona Ideo Jauregi bidea z/g 20120 Hernani Datak: 2017ko urriak 19 eta 20

Hartzaileak: Toki erakundeetako arduradun eta teknikariak, etxe eta auzo konpostarekin zerikusia duten elkarteak eta enpresak.  Ikasleak

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2017/10/19 - 09:30 - 18:30
Gaia
Hitzordua egutegira gehitu
vCal iCal
19 Urr Konposta