ZINETEK- Up in the air

UP IN THE AIR Jason Reitman, (EE.UU. 2009) 109 min. Axular Lizeoak aurkeztuta

Laburpena:

Enpresek Ryan Bingham kontratatzen dute langile-taldea murrizteko, aditua baita jendea kaleratzen. Aspalditik, Ryan kezkarik gabe bizi da, herrialde guztian barrena bidaiatzen. Maleta gurpildun batean eramaten du behar duen guztia, eta bidaiariak fidelizatzeko programa guztietako kide mimatua da. Horrez gain, gutxi falta zaio bere bizitzako helburua lortzeko: sekulako milia mordoa egin ditu. Horri esker, aparteko klub mugatu batera sar daiteke. Hala ere, Ryanek ez du benetan merezi duen ezer bere bizitzan. Bidaide erakargarri batek liluratu duenean —beste bidaiari amorratu bat—, Ryanen nagusiak bulego batera lotuko duela egin dio mehatxu, eraginkortasunean aditu den neska gazte batek bultzatuta. Hasiera batean lazgarria iruditu zaio lanpostu finko batera bidalia izateko aukera, baina, beste ikuspuntu batetik begiratuz, hausnartzen hasi da nolakoa ote litzatekeen benetako etxe-giroa izatea.

Noiz
2015/11/24 - 11:00 - 13:20
Non
Orona Fundazioko auditorioa
Gaia
Parte hartzaileak
Dohako sarrera aurreko baieztapenarekin.
Hitzordua egutegira gehitu
vCal iCal
24 Aza ZINETEK- Up in the air