Hitzaldiak: 40 urtez Artikoan barna bidaiatzen eta ideia eder bat. Solasgaia itsas kultura bera itsas eremu berean.

2017/05/04
  • 40 urtez Artikoan barna bidaiatzen - William Fitzhugh - Smithsonian Institution
  • Ideia eder bat - Solasgaia itsas kultura bera itsas eremu berean - Xabi Otero - Jauzarrea

Hitzaldi honetan, bere esperientziaren berri emango digu Fitzhugh doktoreak, zuzen-zuzenean. Espedizio zirkunpolarretan 40 urtetik gora egin ondoren, ezin uka bidaia luzea egin duela Estatu Batuetako Artikoko Ikerketa Zentroko zuzendariak: Artikoko kulturekin izandako lehen harremanetako ilusiotik nostalgiara eta, are, kezkara, urte horietan guztietan zuzen-zuzenean ikusi dituen aldaketak direla eta. Klima-aldaketak beste eskualde batzuetara bultzatzen ditu espezie guztiak, gizakiak barne, bizirik irauteko borrokan. Zenbait espezie nola desagertzen diren ikusiko dugu, tartean planeta honetan denok batera egiten dugun bidaian bidelagun izan ditugun espezie asko. Iluntasuna edo argia. Gure esku dago gehien-gehienetan. Fitzhugh-en presentziak eta hitzek areagotu egiten dute gutako bakoitzaren sentsibilitatea. Arretaz entzun behar diogu. Maiatzaren 30ean Orona Fundazioan.

Informazio gehigarria http://www.jauzarrea.com/