Aire zabaleko Jazz emanaldia, ekainaren 1ean, Oronoa Ideon.

2017/06/29
Jazza gustuko dutenek, hitzordua dute, ekainaren 1ean, larunbata, arratsaldeko 19:00tan Orona Ideoko plazan. Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak (EIJO Big Band) kontzertu bat emango du, aire-zabalean, Roberto Pacheco saxofonistak zuzenduta.
EIJO Big Banden proposamenena, askotariko Jazz estiloak daude, eta, aurten, zenbait berrikuntza aurkeztuko dizkigute: Mikel Laboaren "Txoria Txori" abesti ezagunaren bertsio berri bat, Iñaki Askunzek egina, eta "Orion", Iñigo Peñaren abesti bat. Aurtengoa dute hirugarren bira, zeina J.C Arriaga kontserbatorioan (Bilbo) hasiko den ekainaren 30ean. Ondoren, Orona Ideon izango dira, ekainaren 1ean, eta, amaitzeko, Durangoko Santa Maria Basilikan, ekainaren 2an. Birak Orona Fundazioaren laguntza izango du. EIJO Big Band orkestra gaztea Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailaren babesarekin jaio zen 2014ko irailean, musika modernoa eta jazza egiten duen orkestra gazte bat izan zedin Euskadin. NOIZ: 2017/07/01 - 19:00etatik 20:00etara NON: Orona Ideoko plaza *Euria eginez gero, kontzertua Orona Fundazioaren auditoriumean egingo da.