Antziak

2016/10/10
Igande honetan Antziak yolak 1924. urtean lortu zuen garaipenaren memoria berreskuratu nahi izan da estropada baten bitartez. Orona Fundazioak babestu du itsasondare balioan jartzeko ekimen hau.
Kontxako Badian tostako arrauna izan da nagusi, batelak eta traineruak. Baina izan dira aulki mugikorrean egindako saiakerak. Horietan aitzindari 1924an Donostiako URKIROLAK eta R.C.N.S.S. izan ziren. Urte hartan R.C.N.S.S.ek antolatuta, Donostian jokatu zen Espainiako Txapelketa. URKIROLAKeko arraunlariak R.C.N.S.S.ek utzitako ANTZIAK yolan atera ziren, eta irabazi egin zuten ustegabean. Izan ere, ANTZIAKeko arraunlari haiek aulki mugikorreko teknikan ezagupenik izan gabe lortu baitzuten garaipena. Garaipen hura markakoa izan zen, ezbairik gabe: URKIROLAKeko arraunlari ausart haiek R.C.N.S.S.ek utzitako ANTZIAK ontziarekin aulki mugikorreko lehen txapelketara aurkeztu eta irabazi izanak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.