CIDEU nazioarteko kongresuaren inaugurazioa Orona Fundazioan egin da

2016/03/21
“Hirien etorkizuna - Erronka nabarmenak” izenburupean, CIDEU (Hiri Garapen Estrategikoko Iberoamerikar Zentroa) Iberoamerikar Sarearen XXII. Nazioarteko Kongresua egin da duela gutxi Donostian. Ekitaldiaren inaugurazio-ekitaldia Orona Fundazioan egin zen, martxoaren 16an (asteazkena), eta han izan ziren Donostiako alkate Eneko Goia, Cideuko idazkari nagusi Maravillas Rojo eta Medellíngo Udaleko Plangintzako zuzendari Felipe Vélez.
Lehen jardunaldi horretan, nazioarteko zenbait adituk beren ikuspegia azaldu zuten kongresuak aztergai dituen lau gaien inguruan: “Gizarte Kohesionatua. Giza Eskalako Hiria”, “Ingurumena eta Klima Aldaketa. Zero Karbonoko Hiria”, “Hiri Garapen Ekonomikoko Estrategiak. Hiria Katalizatzaile gisa” eta “Neogobernantza. Lankidetza Eredu Berri baterantz”. Jardunaldia osatzeko, Orona Ideori buruzko aurkezpen bat egin zen, non bertaratuek aukera izan baitzuten ikusteko instalazio horiek heltzen dietela, eskala txiki batean, kongresuan mahaigaineratu diren erronkei, bereziki energia-ekoeraginkortasunari lotutakoei. CIDEU —kongresuaren antolatzailea, Donostiako Udalarekin eta hiri horretako Plan Estrategikoaren Bulegoarekin batera— nagusiki Iberoamerikako herriez osatutako elkarte bat da; hiri horiek sarean egiten dute lan, 120 milioi pertsona baino gehiagoren bizi-kalitatea hobetzeko, eta hiri-proiektu estrategikoei esker lortzen den informazioa partekatzen dute. http://www.cideu.org/sansebastian2016/