Diametro 200 Jaia

2016/09/15

 ORONAn, elikadura-eredu berritzaile bat ezarri dugu; tokiko eta sasoiko lehengaiak ditu oinarri, eta, ahal denean, ekologikoak. Hala, ingurumenarekiko eta gizartearekiko arduratsua den gizarte- eta enpresa-proiektu gisa egin nahi dugu aurrera, eta gure langileei modu osasungarrian jateko proposatu.

 Gainera, Orona Fundazioak, lehen sektoreko eragile batzuen laguntzarekin, sektore horretako garapen sozioekonomikoko proiektu bat laguntzen eta sustatzen du, gure ingurunearekiko konpromisoaren erakusgarri. Guk halako elikagaiak eskatzea funtsezkoa da proiektu hori bultzatzeko.

 Diametro 200 jaiaren bidez, gonbidatu nahi zaitugu egunero jaten ematen diguten ekoizleetako batzuk ezagutzera jai-giroan.

 Dibulgaziozko hitzaldi batzuetara ere joateko aukera izango duzu. Gai hauek izango dituzte hizpide: osasunaren eta elikaduraren arteko binomioa, eta Karabeleko proiektua, zeinarekin lankidetzan baitihardugu.

 Animatu, eta zatoz lagunekin, familiarekin... denon artean ilusio handiz eraikitzen ari garen proiektu hau ahalik eta gehiena nabarmentzeko. Eta gozatu iraileko goiz polit batez!