DONOSTIA ZINEMALDIAREN 63. EDIZIOKO EPAIMAHAI OFIZIALA ORONA IDEON IZAN DA.

2015/09/21
Paprika Steen buru duen epaimahaia Orona Ideo berrikuntza-poloan izan zen atzo. Hernaniko kooperatibak garatua da Orona Ideo, ORONAren berrikuntza-ekosistema, non enpresak, ikerketa-zentroak (Ikerlan) eta unibertsitatea (Mondragon Unibertsitatea) elkartzen baitira, balio handiagoa sortuko duten harremanen modu berriak ezartzeko. Orona Fundazioak, Orona Ideo dinamizatzen eta kooperatibaren konpromiso soziala berritzen duen eragileak, zenbait proiektu ditu martxan inguruko eragileekin. Donostia Zinemaldia da haietako bat, eta, hitzarmen baten bidez, Zinemako Ikasleen Nazioarteko Topaketari laguntzen dio, eta film labur berritzaileenaren saria babesten du. Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleez osatutako epaimahai batek erabakitzen du saria nori eman. Orona Fundazioak ZINETEK zikloa egiten du ikasturtean zehar, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleei zuzendua, bereziki. Diámetro 200eko profesionalek prestatutako afaria dastatu ahal izan zuten epaimahai ofizialeko kideek. Jatetxe-zerbitzu horrek tokiko eta sasoiko elikagaien eredua du ardatz, eta, hala, euskal kultura gastronomikoa hedatzen laguntzen du. Orona Fundazioa, Diámetro 200ekin batera, lehen sektoreko proiektu sustagarri bat ere ari da garatzen, elikagai-eredu horretan oinarritua.