EIECINE.

2017/09/08
EIECINE gure gizartearen garapena sorrarazteko baliatzen dugun aukeretako bat da; kasu honetan, akademikoa. Eta Donostiako Zinemaldiaren eskutik. Lankidetza eta jarduera hori inguruaren garapen akademikoko gure proiektuaren barruan sartzen dugu, beste proiektu batzuekin batera.
Topaketa horretan, munduko zinema-eskoletatik datozen ikasleak biltzen dira, zeinen lanak aurrez hautatu baitira, beren film laburren proiekzioetan, solasaldietan eta industriako profesionalen klase magistraletan parte har dezaten. Hautatutako film laburrak edonorentzat irekiak diren saioetan ematen dira. Bost ikaslek osatutako epaimahai batek Orona saria ematen dio topaketako film labur berritzaileenari. Epaimahaia Mondragon Unibertsitateko (HUHEZI) irakasle batek koordinatzen du, Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzentzen, eta, aurten, bost ikasle horiek euskal herritarrak izango dira. Gure epaimahaiko bost ikasleak, besteak beste, Gizarte Zientzietako eta Komunikazioko ikasleak dira, eta haiek ere klase magistral horietara joateko aukera izango dute. Baina aurten klase magistral horietara joateko gonbita gure inguruko gizarte zientzietako eta ingeniaritzako fakultateetako ikasle gehiagori luzatu diegu, gure gazteen –eta, beraz, gure gizartearen– garapen kultural, akademiko eta soziala areagotzeko. Klase magistral horietan Donostiako Zinemaldiko zenbait sailetako bost film proiektatuko dituzte, eta film horien zuzendariak, gidoilariak eta abar emanaldi horietan egongo dira, eta ikasle gazteek zuzenean hitz egingo dute haiekin. Informazio gehiago nahi baldin baduzu, hemen kontsulta dezakezu: https://www.sansebastianfestival.com/2017/secciones_y_peliculas/encuentro_internacional_de_estudiantes_de_cine/8/es