Industria 4.0 Jardunaldia Orona Ideon

2016/05/24
Mondragon Unibertsitateak eta Orona Fundazioak antolatuta maiatzaren 15ean Industria 4.0 jardunaldia ospatu zen Orona Ideon. Jardunaldia ikastetxeetako teknologia irakasleei zuzendua zegoen eta 30 partehartzaile izan dira. Helburuen artean 4.0 Industriak enpresa munduan izan ditzakeen inplikazioak ezagutzea, teknologiak eta joera garrantzitsuenak identifikatu, eta kasu errealak ezagutzea zen. Miguel Encabok, Oronako Teknologia Zuzendari Korporatiboak, 4.0 Industriak enpresa munduan suposatzen duen eraldaketa azaldu zuen. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko ikertzaile-irakasleek 4.0 industria inguruko teknologiak azaldu zituzten. Besteak beste, fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, ikusmen artifiziala, errealitate handitua, Big Data, Cloud Computing eta Cyberseguritatea aztertu ziren. 4.0 Industria iraultza industrial berri bat da, egungo enpresen etorkizuna baldintzatuko duena zalantza barik.