INNUAK NITASSINANGO LEHEN NAZIOAK CANADAKO BESTE HISTORIA BAT EUSKALDUNAK ETA LEHEN NAZIOAK KANATA

2016/04/08
Orona Fundazioa eta Jauzarrea (euskal kultura aztertzeko eta hedatzeko funtsa) elkarlanean ari dira berriro; oraingo honetan, Oreina Urkian Kanata programaren barruan. Diziplina anitzeko proiektu horren helburua hau da: euskaldunen eta Ipar Ameriketako ipar-ekialdeko lehen nazioen arteko harremanari buruzko ezagutza zabaltzea. “Lehen nazioak: kultura da gakoa” izenburupean, hiru hitzaldi emango dituzte Orona Fundazioaren auditorioan hizlari hauek: Alexandre Bacon, Piekuagami aintzirako Mashteuiatsh komunitateko innua, aborigenen gaien zale amorratua eta lehen nazioen kontu historikoen, legezkoen eta politikoen dibulgatzailea; Juan Jose Ibarretxe, Agirre Lehendakaria Centerreko kidea; eta Xabi Otero, Jauzarreko kidea. Apirilaren 14an izango dira hitzaldiak, 18:00etan. Gaia interesatzen bazaizu, idatzi helbide honetara: jauzarrea@gmail.com. Sarrera, doan. Egitaraua: • Lehen nazioak: gobernatzeko modu berriak. Berrikuntza soziala. Alexandre Bacon • Kultura da gakoa. Juan Jose Ibarretxe, Agirre Lehendakaria Center • Oreina Urkian Kanata. Lehen euskal nazioa eta lehen Kanata nazioak. Xabi Otero, Jauzarrea Fundazioa.
Alexandre Bacon aborigenei dagozkien kontu ororen zale amorratua da. Innua da, Mashteuiatsh-eko komunitatekoa, haiek berek Piékuagami esaten dioten aintziran, hau da, aintzira barea edo geldia (frantsesez St-Jean). Gizarte eta politika arloetan buru-belarri engaiaturik, aborigenen erakunde batzuetako aholkulari estrategikoa da. Milaka urtean, Innuek beren sorterriko aberastasun guztiak babestu eta ohoratu egin zituzten. Kolonizazio frantsesak eta britainiarrak, ordea, Historia errotik behartu zuten, eta horrek eraginda, Innuak eskubiderik gabe gelditu ziren, beren betiko bizimoldeak galarazita. Gainera, toki finkoan bizitzera behartu zituzten, eta eskolen bidez, “indiarra haurraren buruan hil zuten”, Kanadako Gobernuak umeak eskolatu zituenean. Gaur egun, Innuak politika horiek guztiak zuzentzeko ahaleginean ari dira.