Tamayo - Chillida-Leku Marrazki Lehiaketa

2016/09/16

Orona Fundazioak bat egin du Tamayo - Chillida-Leku Marrazki Lehiaketarekin, bere ingurunearen garapena bultzatzeko hartutako konpromisoaren barruan, zeinaren bidez hainbat eragilerekin topatzeko eta lankidetzan aritzeko guneak sortu nahi baititu. Orona Fundazioak sustatzen dituen ekimenekin bikain uztartzen da haurrei eta gazteei zuzenduriko sormen-jarduera solidario batean parte hartzea kulturako hiru eragile garrantzitsu hauekin:Chillida-Leku, TOPIC eta Tamayo paper-denda. Hala, Fundazioak bere inguruarekiko konpromisoa betetzen du, eta, halaber, aukera ematen dio esperientzia aberatsak izateko eta bere kultura korporatiboan txertatzeko.

Orona Fundazioari buruz; Oronaren alde gizatiarrena

Erakundearen parte diren pertsonei ez ezik, gizarte osoari ere zerbitzu emateko helburuarekin sortu zen Orona Fundazioa, eta sare bat ari da ehuntzen, non sartzen baitira hainbat enpresa-eragile eta inguruko beste hainbat gizarte-, kultura- eta kirol-eragile.

Bokazio horren ondorioz, Orona Fundazioak konpromisoa du hezkuntza-, trebakuntza- eta ikerketa-arloko ekintzak sustatzen dituzten jarduerak eta ekimenak egiteko, ezagutza-eremu guztietan, eta ekonomia sozialari babesa emateko eta kooperatibismoaren ezaugarriak hedatzeko, lan-munduan sartzea sustatzeko eta askotariko kultura-, gizarte-, ongintza- edo laguntza-jarduerak babesteko.

Orona Ideo berrikuntza-ekosistemako funtsezko pieza da Orona Fundazioa. Hain zuzen ere, ekosistema horren egoitza berritzailean biltzen dira, Hernanin, Orona enpresa bera, unibertsitatea eta ikerketa-zentroak.