Udalab Ideo

2016/07/08
Orona Fundazioaren udaleko teknologikoak

Bigarren urtez jarraian, 5 urtetik 16 urtera bitarteko 80 neska-mutil inguru programatzen ikasten ari dira Orona Fundazioak eta Kode-Eskolak antolatzen dituzten udaleko teknologikoetan. Jolas- eta trebakuntza-proposamen bat da, gazteenek ordenagailuak programatzen ikas dezaten, nola funtzionatzen duten ulertzeko, eta, horren ondorioz, behar bezala erabiltzen ikasteko. Jarduera dibertigarri baina aberasgarrien bidez trebakuntza intelektuala sustatzen duten gaitasun ugari garatzen dituzte parte-hartzaileek.

Udaleku horietako jarduerak bost tailerren inguruan diseinatu dira, eta jarduera hauek egingo dira, besteak beste: Minecraft-ekin programatzea eta 3D maketak, Scratch-ekin programatzea (irudiekin programatzea), bideo-jokoak programatzea, robotak programatzea Lego robotikarekin (Arduinorekin), eta aplikazioak sortzea App inventor-ekin (2D animazioa).

Inguruko ikasleen artean teknologiarekiko zaletasuna pizten duten jarduerak sustatzeko helburua du Orona Fundazioak, eta horretarako egiten dira udalekuak.