Welcome Donostia

2016/07/08
Orona Ideo Galleryk Welcome Donostia erakusketa hartuko du

Orona Fundazioaren eta DSS2016 Europako hiriburutzaren lankidetzaren ondorioz, Orona Ideo Gallery izango da ‘Welcome Donostia’ren egoitza. Kenkt gobernuz kanpoko erakundeak sustatutako ekimen bat da. Pertsonen eta herrien artean maila pertsonalean eta herri-mailan “ongietorriko”, integrazioko eta errespetuzko giro bat sustatzea du helburu erakundeak. Horretarako, 30 piezako erakusketa bat diseinatu da, non tokiko eta nazioarteko artistek beren interpretazio pertsonala eman baitiote “Ongietorria” gaiari eskultura, pintura eta argazki bidez. Horrez gainera, mahai-inguruak, jam sessionak, haurrentzako litografia-tailerrak eta artistekiko hizketaldiak daude, besteak beste.

Erakusketa doakoa da, eta irekita egongo da uztailaren 15era arte, ordutegi honekin, Orona Ideo Galleryn: 17:00etatik 21:00etara (ostiral, larunbat eta igandeetan) eta 11:00etatik 14:00etara (larunbat eta igandeetan).

Informazio gehiago: www.welcomedonostia.eus