ZINETEK. BIGARREN EDIZIOA. 2015-16 IKASTURTEA

2015/09/14
Donostia Zinemaldiak eta Orona Fundazioak beste bi urterako berritu dute beren ituna. Akordioaren barnean, ZINETEK proiektua garatzea sartzen da. Film batzuk proiektatuko dira zineklub formatuan, gai komun bat dutenak: enpresaren munduko giza harremanak eta teknologia. Helburuko publikoa inguruneko (Beterri, Oarsoalde eta Bidasoaldeko) batxilergoko, lanbide-heziketako eta unibertsitateko ikasleak dira. Gazteak beren zentrotik ateratzea eta enpresaren eta berrikuntzaren mundura (Orona Ideo) hurbiltzea da helburua, lan-mundura iristen direnean izango dituzten arazoen ikuspegi berriak aurkitu ditzaten, beren espiritu kritikoa garatzen laguntzeaz gainera. Aurten, gainera, bere eduki pedagogikoan sakonduko du ZINETEKek. Ikasleek berek aurkeztuko dituzte filmak, eta berek gidatuko dute elkarrizketa. Hala, trebetasun batzuk landuko dituzte, hala nola taldean lan egitea, komunikazioa eta abar. Egitaraua 5 filmek osatzen dute, eta Orona Fundazioaren auditoriumean emango dira hileko azken asteartean urri, azaro, urtarril, otsail, martxo eta apirilean. Hauek dira filmak: El Congreso (AEB, 2013). Zuzendaria: Ari Folman Up in the Air (AEB, 2009). Zuzendaria: Jason Reitman. Margin Call (AEB, 2011). Zuzendaria: J.C. Chandor. Brazil (Erresuma Batua, 1985). Zuzendaria: Terry Gilliam. Fahrenheit 451 (Erresuma Batua, 1966). Zuzendaria: François Truffaut Sarrera batzuk banatuko dira Beterriko kultura-etxeetan, beste edozein arlotako herritarrek ere aukera izan dezaten emanaldietara joateko. Hala, mestizajea lortu nahi da publikoan, proiektuaren faktore aberasgarri gisa.