ZINETEK ekimenak Minority Report pelikularekin itxi du aurtengo programazioa.

2015/04/29
Joan den Apirilaren 28-an, Minority Report proiekzioarekin, itxi egin da ZINETEK-aren aurtengo programazioa. Orona Fundazioak Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleentzat jarduera hau bultzatu du, ohiko prestakuntzaren osagarria izango dena. Gure gazteek eztabaida-gaitasunak hobetzea nahi dugu, eta gaiei espiritu kritiko batetik begiratzeko era berriak garatzea. Beraien bizitza profesionalean presente izango dituzten gaiak jorratu dira, adibidez, teknologiarena. Donostiako Zinemaldia eta Orona Fundazioa ari gara lan egiten datorren ikasurteko edukiak prestatzen.