Zineteken III. edizioa; sei film ikasleak enpresaren mundura zinemaren bidez gerturatu daitezen

2016/10/24
Urriaren 26an, Zineteken beste edizio baten lehenengo hitzordua izango da Orona Fundazioaren auditorioan. Glenngarry Glen Rosse filma emango dute egun horretan, eta ziklo berri honi hasiera emateko, José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak egingo du aurkezpena, Zubiri-Manteo ikastetxeko ikasleak lagun harturik.
Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako proposamen bat da Zinetek, eta duela hiru urte sortu zen Orona Fundazioaren eta Donostiako Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker. Gazteak enpresaren eta berrikuntzaren mundura gerturatzea du helburu, lan-munduan topatuko dituzten errealitate batzuk ikus ditzaten. Hori guztia kalitateko film hautatu batzuen bidez, zeinak balio pedagogiko gehigarri gisa, ikasleek berek aurkeztuko baitituzte. Ondorengo eztabaida ere ikasleek berek zuzenduko dute. Esperientzia horren bidez, gazteek etorkizunean beharko dituzten gaitasun batzuk garatzea lortu nahi da, hala nola talde-lana, proiektukako kudeaketa edo komunikatzeko trebetasunak. Aurten, sei film proiektatuko dituzte Orona Fundazioaren auditorioan. Aipatutako Glengarry Glen Rosse filmaz gain, hauek, guztiak jatorrizko bertsioan: Blade Runner, El Método, El Viaje del Director de Recursos Humanos, The Company Men y Black Mirror eta White Christmas. Zikloaren egitaraua eta datei eta ordutegiei buruzko informazioa eskura daude Orona Fundazioaren agendan. (http://www.oronafundazioa.org/es/agenda)