ZUBIDEAK. 2016.06.19 DUBLIN

2016/06/13
2016ko ekainaren 19ean Donostian Bloomsday jaialdia izango da, Dublinen egiten denaren modukoa. Okendo plazan kokatutako bi barratan, Irlandako janaria eta edaria eskainiko dute. 19:30etan, Unai Elorriaga idazlea McGowanen bizitzan oinarrituko da gidoia osatzeko; bitartean, Gibelurdinek taldeak The Poguesen bertsioak joko ditu. Zubideak proiektuak Europako hirien arteko loturak sortu nahi ditu Wroclaw , Dublin, Lyon eta Ljubljanako kultur jaialdi esanguratsuak Donostiara hurbilduz, Urumea ibaiaren ingurura.
Donostian Bloomsday jaialdia izango da; Irlandatik ekarria da jaialdi hau, James Joycen Ulises eleberrian oinarritua. Literaturarekin lotutako ekitaldi hori urtero-urtero antoltu izan da 1954tik hona, eta aurten Donostiara ere helduko da ekainaren 19an, herritarrei Irlandako kulturara hurbiltzeko eta erreferentziako obra bat ezagutzeko aukera emanez. Izan ere, kritikaren arabera, XX. Mendean ingelesez idatzitako nobela onenen artean dago Ulises. Igande honetan, ekainak 19, kultura-programazio etengabea izango da Okendo plazan, Bloomsday jaialdia egiteko. Era berean, Okendo plazan bertan eta egun osoz, bi barra izango dira, eta Irlandako janaria eta edaria eskainiko dute. Jai-giroko egun horretan txikienek ere izango dute beren lekua. Hainbat tailer izango dute haien imajinazioa garatzeko. Orona Fundazioak laguntza eman dio Europako Kultur Hiributzari hautagaitza prozesutik hasi eta Donostiak izendapena lortu zuen arte, bere giza kapitalarekin eta azpiegiturekin. Orona Ideo, empresa-munduak, ikerketa-zentroek eta Unibertsitateak partekatzen duten espazio batean.