Zubideak izeneko hirugarren saioaren protagonista Lyon hiria izango da.

2016/07/01
Bi urtean behin, dantzarekin lotuta Europan egiten den ekitaldirik prestigiotsuena antolatzen du La Maison de la danse etxeak Lyonen: Biennale de la danse jaialdia. Aurten, DSS2016EUk Donostiara ekarri nahi izan du ekitaldia, datorren uztailaren 3an. Festibal heterodoxoak dantza-ikuskizunak eta jarduerak antolatu, sustatu eta programatzen ditu, bai dantza klasikoaren alorrean bai, bereziki, dantza garaikidearen alorrean.
Zubideak-aren hirugarren saioa hau, goizeko 11:00tatik 21:00 arte Okendo eta Katalunia plazetan osoatuko da. Publikoak Europako abanguardia dantza ezagutuko du Tanger Akrobazia taldea eta Yoann Bourgeoisen eskutik. Hemengo konpainiak ere presente egongo dira, Cielo Raso, Ertza, Lasala eta Shakti Olaizolari esker. Aukera berri bat zubiak luzatzeko kasu honetan Lyonekin. Oronarentzat oso toki inportantea negozio ikuspegi batetik, han bait daukat sedea Orona Rhône Alpes.