Lege-informazioa

Gune honetan eskaintzen den informazioa erantzukizun-salbuespeneko klausula bati, Copyright-ohar bati eta datu pertsonalak babesteko arauei lotuta dago, erabilera-baldintzak barne.

Erantzukizun-salbuespeneko klausula

Orona Taldeak, eta hura osatzen duten enpresetako bakoitzak (aurrerantzean Orona) berdin, ez dute beren gain hartzen webgune honetatik kanpo aurkitzen den eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunik. Orri honetan aurkitzen diren loturen funtzioa hau besterik ez da: erabiltzaileari jakinaraztea Interneten badela gaiari buruzko informazio-iturri gehiago, eta han aurkitu ahal izango duela webgune honetan baino datu gehiago. Lotura horiek ez dira inondik ere xede-guneak bisitatzeko iradokizun, gonbit edo gomendioak; horregatik, Oronak ez du izango lotura hipertestual horien bitartez eskuratzen den emaitzaren erantzukizunik. Inola ere ez da izango Orona hirugarrenen aurrean erantzulea www.oronafundazioa.org nahiz ORONA taldeko enpresen domeinu propioak erabiltzeak eragin lezakeen zuzeneko nahiz zeharkako kaltearengatik, dela ekonomikoa, dela Bezeroak, irabaziak zein emaitza galtzea

Copyright-oharra

© Orona

Web-orri honetako eduki guztiak, eta, bereziki, markak, izen komertzialak, industria-diseinuak, testuak, argazkiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo erabilera industriala eta komertziala izan lezakeen beste edozein zeinu ORONAren edo web-orrian sartzeko baimena eman duten hirugarren titularren jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideek babestuta daude. Horrenbestez, debekatuta dago, ORONAren berariazko baimena izan ezean, haiek erabiltzea eta/edo erreproduzitzea edozein dela ere bidea, Internet barne; beraz, ezin dira erabili domeinu-izenetan, sare sozialetan, web-orrietan, blogetan, foroetan eta abarretan ere.

Ez da inola ere ulertu behar erabiltzaileak sarbidea eta nabigatzeko aukera izateak berekin dakarrenik inolako baimenik, ezta eskubide horiei uko egiten zaienik, transmititzen direnik, edo haien lagapen osoa edo partziala dagoenik ere, ezta inolako eskubiderik edo eskubide-itxaropenik dagoenik ere, eta, zehazki, eduki horiek aldatzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzekorik, ORONAren edo dagozkien titularren berariazko baimenik gabe.

Datu pertsonalak babestea

Orona konprometituta dago erabiltzailearen intimitatearekiko begirunearekin. Hori dela eta, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretua oinarri hartuta, datu pertsonalak babesteko, legez eska daitezkeen mailak ezarri ditu. Halaber, eskura dituen babes-modu tekniko gehigarri guztiak aplikatzen saiatzen da.

www.orona.eu webguneak «cookieak» erabil ditzake erabiltzaileek bisitatzen dutenean, haien nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta erabiltzaileen aukerako beste hainbat elementu hautemateko. Erabiltzaileak nahi izanez gero, bere nabigatzailea «cookien» iritsieraren berri eman diezaion konfiguratu dezake, bai eta, kasu horretan, horiek disko gogorrean instalatzea galarazteko ere. Kontsultatu, mesedez, zure nabigatzailearen erabilera-oharrak eta eskuliburua, informazioa hau sakontzeko.

Oro har, Oronarekin harremanetan jartzeko, datu pertsonalak eskatuko dira, formulario baten bidez.. Horretarako, arduradun batek erabakitzen du zein diren datu pertsonalak biltzearen helburuak eta tratamendua, eta berak ziurtatzen du zerbitzua edo edukia bat datorrela pribatutasun-politikarekin, zeinak hau zehaztuko baitu bere baitan:

Pribatutasun-adierazpena

Pribatutasun-adierazpen honen bidez, zuk emandako informazioaren erabilerari buruzko politika erakusten du Oronak.

  • Zer informazio biltzen den, zertarako eta zer bitarteko teknikoren bidez: eginbehar jakin baterako behar den neurrian besterik ez du jasotzen informazio pertsonala Oronak. Esandakoarekin bateragarria ez den zereginetarako ez da berrerabiliko bildutako informazioa.
  • Nori ematen zaizkion ezagutzera zure datuak: aurretik azaldutako helburua betetzeko beharrezkoa izanez gero baino ez die hirugarrenei ezagutzera emango informazioa Oronak, eta, hala bada, aipatzen diren pertsonei edo pertsona-taldeei.
  • Nola ikus ditzakezun zure datuak, zuzenak diren egiaztatu edo, behar izanez gero, zuzendu: informazioaren objektua zarenez, halaber duzu, bidezko arrazoiengatik, zure datu pertsonalak automatikoki tratatzearen aurka egoteko eskubidea, baldin eta haiek ez badira legezko betebehar bat betetzeko jaso, edo ez badira beharrezkoak zu parte zaituen kontratu bat betetzeko eta/edo zuk zalantzarik gabeko baimena eman duzun helburu bat erdiesteko.
  • Zenbat denboraz gordeko diren zure datuak: zure datuak bildu izan ziren helburua betetzeko beharrezko denboraz baino ez dira gordeko, edota, bestela, gerora prozesatzeko behar den denboraz.
  • Zer neurri hartu diren zuri buruzko informazioa abusuetatik edo baimendu gabeko sarbideetatik babesteko: Oronak legeak eskatutako babes-mailak hartuak ditu datu pertsonalak babesteko, eta eskura dituen baliabide eta neurri tekniko guztiak hartu ditu berari emandako datu pertsonalak ez galtzeko, ez gaizki erabiltzeko, ez aldatzeko, baimenik gabe inork ez ikusteko eta ez lapurtzeko. Aldez aurretik idatziz Oronari —Epele Industria Poligonoa z/g - 20120 Hernani (Gipuzkoa)— eskatuta eta eskatzaileak sinatuta, enpresak horren guztiaren berri emango dizu.
  • Norekin hitz egin galderarik edo kexarik izanez gero: Interneteko gunearen webmasterrarekin harremanetan jar zaitezke mezu elektroniko sinatu bat hona idatzita: info@oronafundazioa.org.
  • Orona.es domeinuko Interneteko guneen familiak hirugarrenen guneetarako loturak eskaintzen ditu. Lotura horiek gure kontroletik at daudenez, arretaz irakurri, mesedez, haien pribatutasunari buruzko politika.

Datuei aurka egiteko eta horiek eskuratzeko, zuzentzeko eta baliogabetzeko eskubideak

Beren datu pertsonaletara sartzeko, haiek zuzentzeko edo kentzeko edo haiei aurka egiteko eskubideak aitortzen zaizkie erabiltzaileei, eta noiznahi gauzatu ditzakete. Halaber, hirugarrenei egindako lagapenen berri izateko eskubidea ere aitortua zaie; horretarako Oronarekin kontaktatu behar dute info@oronafundazioa.org helbide elektronikoan edo helbide honetara idatzi: Epele Industria Poligonoa z/g - 20120 Hernani (Gipuzkoa) Espainia.

www.oronafundazioa.org webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak eta edukiak

Hiru motatako zerbitzuak daude edo egongo dira Oronan:

  • Informazio-zerbitzuak, herritar, komunikabide, enpresa, administrazio eta bestelako arduradunei informaziorako sarbide erraza emateko, hartara Oronaren politiken eta jardueren gardentasuna areagotzen dela.
  • Komunikazio-zerbitzu interaktiboak, herritar, komunikabide, enpresa, gizarte zibila eta herri-eragileekiko kontaktu hobea izateko, hartara Oronaren ekimen eta politiken galdeak errazten direla.
  • Transakzio-zerbitzuak, gune pribatutik oinarrizko transakzio-modu guztietarako sarbidea ematen dutenak, hala nola, esate baterako, finantza-eragiketak, langile-kontuak, ekitaldietan izena ematea, ikastaro edo hitzaldiak kontratatzea, dokumentuak lortzea edo erostea, eta abar.

Erabilera-baldintzak

  • www.oronafundazioa.org webgunea lege-ohar honetan jasotako arauen arabera gobernatzen da. Webgunea erabilita, onartu egiten dituzu. www.oronafundazioa.org eta bertako material guztia Orona konpainiarena da.
  • Konpainia Lan Ministerioaren Kooperatiben Erregistroan 11.043 zenbakiaz erroldatuta dago,eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuaren III. tomoan inskribatuta dago, berriz, 321. folioan eta 87.1.271 inskripzio-zenbakiaz, 11. idazpenean. Helbide elektroniko hau du: info@oronafundazioa.org.
  • www.oronafundazioa.org webgunea, nahiz haren edozein zati, ezin izango da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu inongo helburu komertzialetarako, ez bestelakorako ere, ez bada gure konpainiak berariaz baimenduta.
  • Materialak aldatzeak nahiz beste helburuetarako erabiltzeak copyright-eskubidea eta marka erregistratuen gaineko beste eskubide batzuk urratzea dakar.
  • Arrazoi legalak direla medio, epaile baten agindua tarteko, eskatzen zaizun informazio guztia eman beharko diezu, Espainiako legeen arabera, eskumena duten agintariei. Epaileak erabiltzaileak legez kanpoko jarduerak egin dituela sendo susmatzen badu soilik ematen du agindu hori. Kasu horretan, justiziari laguntzeko, Oronak erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbidea erregistratu eta poliziari jakinaraz liezaioke, beharrezko agindu judiziala tarteko, bai eta konexioa egin deneko ordu zehatza, erabiltzailearen izen-abizenak, pasahitzak eta beste zenbait datu ere. Nolanahi ere, IP helbideak eta konexio-orduak ez dira erregistratzen ez bada erabiltzaileren batek legez kanpoko erabilera egin lezakeela susmatzen den zerbitzuetan.

Google Analytics

Webgune honek Google Inc. enpresak eskaintzen duen Google Analytics zerbitzua erabiltzen du. Google Inc. Delawareko enpresa da, eta ondoko hau da bere bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak ("Google"). Google Analytics-ek "cookie-ak" erabiltzen ditu. "Cookie-ak" zure ordenagailuan kokatzen diren testu-artxiboak dira; webgunearen erabilera aztertzea dute helburu. Webgunearen erabilerari buruz cookie-ak sortutako informazioa (zure IP helbidea barne) Google-en AEBtako zerbitzarietara transmititu eta han artxibatuko da. Google-ek informazio hori erabiliko du, gure bidez, webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko. Jarduera-txostenak bildu eta webgunearekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Google-ek informazio hori hirugarrenen esku utzi ahal izango du legeak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazio hori Google-entzat prozesatzen dutenean. Google-ek ez du zure IP helbidea bere esku dagoen beste edozein daturekin lotuko. Datuen edo informazioaren tratamendua ez onartzeko eskubidea duzu, zure nabigatzailea behar bezala konfiguratu eta cookie-ak baztertuta. Hori eginez gero, ordea, ezingo dituzu erabili webgune honek eskaintzen dituen funtzionalitatea guztiak. Webgune hau erabiltzean, baimena ematen diozu Google-i zuri buruzko informazioa tratatzeko goian aipatutako moduan eta goian aipatutako xedeetarako.