Diametro 200

Gastronomian, berrikuntza tokikoa da

Oronak Ideon ematen duen jangela-zerbitzuaren kudeaketak bi helburu ditu: batetik, langile eta bisitariei elikagai osasungarriak ematea eta, bestetik, landa-munduaren garapena eta gizarteratzea sustatzeko traktorea izatea lekuko enpleguan oinarritutako enpresa-ekimen jasangarri baten bitartez.

XEDEA ETA IKUSPEGIA:

Orona Ideoko instalazioetan elikadura-zerbitzu on, garbi eta bidezkoa ematea da proiektu honen xedea:

Ona, eskaintza alde organoleptikotik ona, lehen mailakoa eta tokikoa den aldetik. Eskaintzen diren produktu gastronomikoen %90 gugandik gehienez 200 kilometrora ekoitzia da.

Garbia, elikagaiak eskuz, tradizioari jarraituz eta lurra, itsasoa eta airea errespetatuz eta kutsatu eta animalia edo landare transgenikorik erabili gabe lantzen diren aldetik.

Azkenik, bidezkoa, nekazari, abeltzain eta arrantzaleek bidezko prezioa kobratzen duten aldetik.

Filosofia guzti hau eskaintza gastronomiko zehatz batetan isladatzen da, Diametro 200 izeneko gunean, publiko orokorrari irekita dagoelarik.

Informazio gehigarria www.diametro200.com