Jardun eredua

Lan egiten dugu

Aberaste pertsonala

Trebakuntza profesional teknikoa

Kudeaketa eredu berriak

Balio kooperatiboen garapena eta zabalkundea

Orona Unibertsitate Korporatiboa (OUK)

ORONAri zerbitzu emateko bokazioan, langileak ikuspegi integralarekin garatzeko helburua du fundazioak.

Merkatuko beharrei aurre egin ahal izateko, Orona Fundazioa ORONA osatzen duten pertsonen garapenaren bultzatzaile nagusia izango da. Horretarako, aberaste pertsonala, trebakuntza profesionala, eredu aurreratuak eta balio kooperatiboak sustatuko ditu.

Erronka horri erantzuteko, prestakuntza-plan integral egituratu bat izango du.

Orona Unibertsitate Korporatiboa (OUK)

Barne-zerbitzua eman nahi duen aldetik, ORONAko giza kapitalaren garapen integrala da Orona Fundazioaren beste helburu nagusia. Ildo horretan, prestakuntza egituratzeko aukera bat da Fundazioa, eta, epe motzean, barne-Bezeroaren eskura jartzen ditu prestakuntza-zerbitzu operatiboak. Aurrerago Oronaren Unibertsitate Korporatibo bat antolatzen laguntzeko pausoa da hori.

Garapen instituzionala

Garapen instituzionala

Garapen instituzionalaren ildoa gauzatzeko, lankidetza-harremanak ezarriko ditugu nazioko, eskualdeko eta tokiko erakundeekin.

Nazioarteko garapena

Nazioarteko garapena

Nazioarteko garapenaren ildoak erakundearen garapenerako ildoaren helburuak eta metodologia biltzen ditu, eta nazioarteko eremuan aplikatzen. Nazioarteko garapenaren funtsezko bokazioa ORONA presente dagoen Europako herrialdeetara bideratuko da.

Hezkuntza Garapena

Hezkuntza garapena

Hezkuntza-garapenaren ildoak loturak ezarri nahi ditu unibertsitate munduarekin, eta, horretarako, ezaugarri bereizgarri paregabeak dituen proiektu bat garatu.

  • Fakultate-eredu tradizionala hautsiz eta espazio berean hainbat diziplina bilduz.
  • Lan-arloarekiko mestizajean arituz, irakatsitakoa ingurune profesionalean aplikatzeko baliagarria dela bermatuta.
  • Nazioko zein nazioarteko hainbat unibertsitate eta hezkuntzaerakunderen esperientziak eta ereduak integratuz.
  • Trebakuntza jarraituko eredua bultzatuz, bizitza profesional osoan zehar trebatzeko aukera bermatuta.

Ingurunearen garapena

Aberastasuna sortzea

Garapen soziokulturala

Garapen akademikoa

Ingurunearen garapena

Ingurunearen garapenaren ildoa beste guztiak baino modu zuzenagoan errotzen da tokiko gizartean. Garapena hainbat dimentsio osagarritan bultzatzen saiatzen da.

  • Orona Fundazioak bere inguruan aberastasuna sortzen lagundu nahi du; horretarako, bere esperientzia profesionala partekatu nahi du, eta ekintzaileak zein enpresak beren garapenean lagundu.
  • Orona Fundazioak kultura eta gizartea garatzen lagundu nahi du, enpresen interesak eta inguruko kezkak bateratuta.
  • Orona Fundazioak ikasleei lagundu nahi die, beren orientazio akademiko eta profesionalean, unibertsitate-aldia baino lehen, beren gaitasunari onurarik handiena ateratzen lagunduta.