Orona Ideo

Orona Ideo jauzi kualitatibo bat da ORONAren berrikuntza-ereduan.

Helburua ekosistema bat sortzea da, bide emango duena, gure berrikuntza-sarearekin zerikusia duten eragileak —enpresa, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak— eremu berean elkarturik, jakintzaren eta ideien truke handiagoa izateko eta horren ondorioak emaitzatan gauzatzeko.


Orona Ideo nombres edificios

ORONA
ZERO

Orona Zero ORONAren egoitza korporatiboaren eraikina da. Etorkizuneko erronkei erantzuteko behar diren lan egiteko modu berrietarako sortutako leku bat.

ORONA
FUNDAZIOA

ORONA taldearen alde gizatiarrena ordezkatzen du, bertako kide diren pertsonei ez ezik gizarte osoari ere zerbitzua eskaintzeko ahalegina eginez.

A3
RESEARCH

Eraikin aurreratu bat da, berrikuntza-sareko energiarekin lotutako proiektu integratuak garatzeko diseinatua.

ORONA
GALLERY

Orona Ideo energiaren laborategi bat da, eta han egiten dute bat arkitekturan txertatutako energia garbia sortzeko sistemek eta eraikinetako biltegiratze- eta kontsumo-sistema eraginkorrek.