Skip to main content

Albaola

Pasaiako Badiaren ingurunea garatzen laguntzen dugu

Albaola ontzia berreraikitzea

Albaola Fundazioarekin balio eta helburu batzuk partekatzen ditugu, eta, horren ondorioz, etengabeko lankidetza-harreman bat sortu da gure artean, helburu komun bat dugula: ingurunearen garapena bilatzea, hain zuzen ere, ingurune berekoak baikara biok.

Kasu honetan, Pasaiako Badiaren ingurunearen garapenean lagundu nahi dugu, eskualde horrek suspertze sozioekonomikoa behar baitu, baliabide turistiko, kultural eta ekonomiko berri baten inguruan.

2020an, beste bost urterako lankidetza sendotu dugu, hitzarmen bidez, San Juan ontziaren erreplika eraikitzen laguntzeko eta pandemiaren ondoren museoaren jarduera sustatzeko.

San Juan baleontziaren funtsezko pieza bat babestu dugu: dibidieta, hau da, antzinako karga-jasogailu bat.

Albaolak eta, zehazki, San Juan baleontzia eraikitzeko ekimenak nabarmen utzi dute zeinen garrantzitsua izan zen euskal gizartearentzat duela mende batzuk itsasketa-teknologia eta itsasontzigintza ezagutzea eta menderatzea.

Era berean, Orona Fundazioak San Juan baleontziaren funtsezko pieza bat babestu du: dibidieta, hau da, antzinako karga-jasogailu bat.

Masta nagusiko gabia ere babestu dugu.
Albaola Itsas Kultur Faktoria berritzen lagundu dugu: museo bizi eta gizatiar bat da. Irisgarritasun-azpiegituraz hornitu genuen Oiartzualdeko ekipamendu kultural berria.

Orona Fundazioak eta Albaolak askotariko lankidetza-ildoak dituzte; gaur arte, besteak beste, espazioak partekatu dituzte, eta gizarte-bazterketako arriskua duten pertsonei proiektuan sartzeko bidea errazteko kanpainak diseinatu dituzte.
Bi erakundeen arteko lankidetzak emaitzak izan ditu. Orona San Juan sareko kide bilakatu da, eta Oronako langileak Faktoriaren ohiko bisitariak dira.

Itzuli gora