Chillida Lekuk eta Orona Fundazioak Osasun Leku izeneko ekimena bultzatu dugu.

2021/02/18
● Chillida Lekuk ateak irekiko dizkie Euskal Autonomia Erkide eta Nafarroako osasun arloko profesionalei. Pandemiaren eragin emozionala arintzeko tresna bat eskainiko du. ● Osasun Lekuk esperientzia berezia proposatuko du, artearekin eta naturarekin harreman zuzena izanez.
Orona Fundazioaren eta Chillida Leku museoaren arteko auzotasun-akordiotik jaio da Osasun Leku ekimena. Chillida Leku museoak bai Orona Fundazioaren ustean, artea eta kultura ongizatea sortzen dute. Osasun Leku programa estres egoerak eta lan jardunaldi luze eta biziei jasaten ari diren osasungintzako profesionalei zuzenduta dago. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak neke fisiko eta mentala eragiten du, eta denboran luzatzen ari da. Proposatutako jarduerak malgutasun psikologikoa, bizipen kontzientea, irekitasunean eta inplikazioan oinarritzen dira. Osakidetzako Juan Carlos Irurzun psikiatriako medikuak ta Chillida Leku museoko Hezkuntza ta Ikerketa sailak amankomunean eginiko lanean, koaderno bat argitaratu dute. Bertan, laguntza psikologikoa ematen duten ariketak daude. Haren edukia banaka egiteko diseinatuta dago, artelanarekiko harremana zuzenagoa ta emozionalki ere lotura haundiagoa lortuaz. Jarduera 2021eko otsailetik ekainera bitartean eskainiko da, museoa irekita dagoen orduetan, eta doakoa izango da euskal osasun sistema publikoko profesionalentzat. Webgunean, edo museoko leihatilan eskuratu ahal izango dute sarrera, bertan bisitan lagunduko dien koadernoa emango zaielarik. Informazio gehiago: www.museochillidaleku.com. Chillida Lekuaren berezitasuna, artista unibertsal horren lana hartzeaz gain, aire zabaleko lanak naturagune batean ikusteko aukera izatea da. Naturan txertatuta egotea onuragarria da osasun mental eta fisikorako. Alde horretatik, museoak hernaniarrei ireki zizkien ateak, udalerriaren itxiera perimetrala zela eta, herritarren ongizate fisiko eta emozionalari laguntzeko. Covid-19ak eragindako gizarte eta osasun-krisiaren hasieran, Oronak bere baliabideak mobilizatu zituen pandemiaren ondorioak arintzeko, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera Jakioro proiektua sustatuz Zortzi hilabetez, Euskadiko baserrietako elikagaiak jaso, prozesatu eta taper solidario bihurtu zituen, Gipuzkoako Elikagai Bankuari eta Euskadiko Gurutze Gorriari emateko. Orotara 220.000 taper atera ziran Orona-tik behar haundiena zuten pertsonengana.