ETXETIK PROGRAMATZEN

2020/12/21
Pentsamendu konputazionalaren logika eta informatikaren hizkuntza gaztetxoentzat.

Pandemiak sortutako osasun krisia dela eta, NEGULAB.IDEO Gabonetako Campus Teknologikoaren seigarren edizioa bertan behera geratu da, baina gaztetxoen gaitasun digitala garatzen jarraitzeko asmoz, Kode_Eskolak, Orona Fundazioaren babesarekin, ETXETIK PROGRAMATZEN egitasmo berriari emango dio hasiera Lehen Hezkuntzako umeek etxean, on line, programatzen ikasi dezaten, pentsamendu konputazionalaren logikara eta informatikaren hizkuntzara hurbiltzeko helburuarekin.

Hauexek dira ETXETIK PROGRAMATZEN egitasmoaren hiru lehenengo on line ikastaroak, Kode_Eskolaren plataforma digitalean eskainiko direnak:

1. Scratch programatzen (8-10 urte)

2. Bideo-jokoak programatzen (10-12 urte)

3. Konpetentzia Digitala garatzen (10-12 urte)

Informazioa eta izen-emateak: https://www.kode-eskola.eus/eu/ikastaroak/etxetik-programatzen/

Información e inscripciones:     https://www.kode-eskola.eus/es/cursos/etxetik-progamatzen/