FICAB IBILTARIA. Hezkuntza Sekzioaren film hautaketa bat eskura jarriko dugu. Ikasturte osoan zehar, ikastetxeetan ikusi ahal izateko.

2021/01/25
Hezkuntza Sekzioa Ikasturte osoan zehar film hautaketa bat zuen eskura ipiniko dugu ikastetxeetan ikusi ahal izateko.
FICABeko Hezkuntza Sekzioko film irabazleak eta unitate didaktikoak dituzten filmak ikastetxeei eskaintzea oso aukera interesgarria dela uste dugu. Egitasmoak arkeologia eta historia modu erraz eta hezigarrian gerturatzea dauka helburu. Ikerkuntzako azken berritasunak eskaintzen dituen diskurtso historikoan oinarrituz eta teknologia berrien laguntzaz film horiek gizakiaren eboluzioaren mundu komplexuan sartuko gaituzte konturatu gabe. NORI ZUZENDUA: Bigarren Hezkuntzako 4. Maila eta Batxilergoko ikasleentzat. Hautatzen diren dokumentalek alderdi didaktiko garrantzitsua dute: historia, arkeologia, generoa, baloreak, ondarearen zaintza… gaiak lantzen dira, hausnarketa eta eztabaida sustatuz. HIZKUNTZA: Filmak jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dira euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin. Aholkularitza eta laguntza izango duzue egitasmo hau zuen ikastetxeetan txertatzeko, eta ondorengo ebaluaketa egin ahal izateko. Informazioa: ibikuna.oiasso@irun.org 943 63.93.53