Kontzertu solidarioa Salvamento Marítimo Humanitarioren alde

2018/09/20
Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian izango da ekitaldia, irailaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, eta Tenpora taldeak joko du. Borondatezko dohaintzak eman ditzakete bertaratzen direnek. Kontzertu-egunera arte erreserba daitezke eserlekuak, webgune honetan: www.lankor.eus/tenpora_concierto_solidario Salvamento Marítimo Humanitario GKEari emango zaio kontzertuan biltzen den diru guztia. Itsas salbamenduko lanak egiten ditu erakunde horrek Mediterraneoan: errefuxiatuei laguntzen eta haiek artatzen jarduten da, Eusko Jaurlaritzak pleitatutako ontzi batekin. Musika-emanaldia amaitutakoan, koktel bat zerbitzatuko du Gure Elikagai SL enpresak, hau da, Orona Ideon dagoen Diametro 200 sukaldaritzako gunea kudeatzen duen berak.
Bi erakunde horien arteko elkarlanaren hasieraren bosgarren urteurrenean egingo da kontzertu solidarioa. Balio eta helburu berdinak dituzte bi erakundeek, eta beren ingurunea garatzeko elkarlanean jarduten dira etengabe. Bost urte daramatza Orona Fundazioak Albaolaren proiektuari laguntzen eta, orain, biek elkarlanean jardutea erabaki dute, Orona Fundazioak hala proposatuta, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian ekitaldi solidario bat antolatzeko. Albaola elkartean egingo baita, hau da, ontziolako arotzek San Juan ontziaren piezak, haritz-zurezkoak, egunero lantzen dituzten lekuan. Irailaren 30ean, Tenpora taldeak joko du lantegi horretan, eta lunch bat zerbitzatuko du Gure Elikagai enpresak. Orona Fundazioa arduratuko da ekitaldiaren antolakuntzako gainerako alderdi logistikoez, eserlekuak kudeatzeaz eta komunikazioaz. Egun, baleontzi hura (jatorrizkoa) eraiki zenetik 450 urte igaro diren honetan, berrikuntza teknologikoa eta nazioarteratzea dira ORONAren estrategiaren eta etorkizunarekin eta inguruarekin duen konpromisoaren oinarria. Ekitaldi horren bidez, Albaolak itsas ondarea berreskuratzeko eta ingurunea zaintzeko egiten duen lana aintzatetsi nahi du Orona Fundazioak eta, horrekin batera, bi alderdi hauek bultzatu: kultura musikala —Tenpora taldearen kontzertua— eta gizarte-kohesioa —Salvamento Marítimo Humanitario GKEarekiko lankidetza—. Ekitaldian joko duen taldea, Tenpora, 2013an sortu zen. Popa eta jazza ditu oinarri taldeak, eta bizi-bizia da haren soinua. Taldearen bigarren diskoa, Itzulika, entzungo da batik bat kontzertuan, zeinaren ardatza errefuxiatuen krisia izango baita. Krisi horri buruzkoak dira, hain zuzen ere, azken diskoko kantu gehienak; besteak beste, Lesbos eta Lampedusa. 2015ean sortu zen Salvamento Marítimo Humanitario GKEa, Greziako krisi humanitarioa bete-betean zela, eta itsas salbamenduko lanak egiten ditu Mediterraneoan: errefuxiatuei laguntzen eta haiek artatzen jarduten da. Joan den abuztuaz geroztik, Kioseko errefuxiatu-eremuan dihardu SMHk, Grezian. Besteak beste, iritsi berri diren errefuxiatuen lehen arretaz arduratzen da SMH, langile greziarrek, errefuxiatuek eta Espainiako estatuko boluntario eta itzultzaileek osatutako lantalde batean. 2017ko maiatzean, Maydayterraneo-Aita Mari proiektua sortu zuen SMHk, ProemAID erakundearekin batera. Proiektuaren helburua: erreskate-ontzi bat izatea Mediterraneoaren erdialdean, Libiako kostaren aurrean. Iaz, 575 pertsona aurkitu eta erreskatatu zituen Maydayterraneok bi hilabete eta erdian. Amaitzeko, gogora dezagun ekitaldia antolatzeko ezinbestekoa izan dela hornitzaile hauen laguntza eta baliabide-ekarpena: Telesonic, emociones audiovisuales; ABS, Entertainment & Service; Lankor, kongresu eta ekitaldiak; Bostnan agencia de comunicación estratégica; Gure Elikagai, S.L. (Diametro 200 slow kafetegia) Sagardogileen Elkartea eta Aizpurua txakoliña.