Cookieei buruzko politika

Fundación Orona Fundazioa-k (“Orona Fundazioa”) cookie izeneko teknologia erabiltzen du webgune honetan.

Cookieei buruzko Politika honen bidez, gure webgunean erabiltzen diren cookieen gaineko informazio argi eta zehatza eman nahi zaio erabiltzaileari (“Cookieei buruzko Politika”).

Zer da COOKIE bat?

Webgune jakin batzuetara sartzean zure ordenagailura bidaltzen den fitxategia da cookie bat. Cookieek bidea ematen diote webguneari erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko, besteak beste. Jasotzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko balia litezke.

Webgune baten kalitatea eta segurtasuna hobetzeko aukera ematen dute. Iraungitze-data dute, bai saioak irauten duen denbora, bai aurrez ezartzen den egun bat (egun horretatik aurrera, ez dira egoten operatibo).

Cookieen erabilgarritasuna Orona Fundazioaren webgunean

Orona Fundazioak cookieak erabiltzen ditu bere webgunean errazago nabigatzeko; batetik, segurtasun-arrazoiengatik, eta, bestetik, erabiltzaileei zerbitzu eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko. Zure izen-deiturak eta konektatzeko erabiltzen duzun posta-helbidea ez zaizkio ematen Orona Fundazioari. Lortzen den informazioa hauekin lotuta dago: bisitatutako orrialde-kopurua, hizkuntza, gure berriak argitaratzen dituen sare soziala, zein hiriri dagokion konexioko IP helbidea, erabiltzaile berrien kopurua, bisiten maiztasuna, bisitaren iraupena, eta zer nabigatzailetatik, operadoretatik edo terminal-motatik egiten den bisita.

Informazio horrek balio du gure web-orriak hobetzeko, behar berriak detektatzeko eta bisitatzen gaituzten erabiltzaileentzako zerbitzua hobetzeko behar diren hobekuntzak ebaluatzeko, betiere nabigatzaileetara edo gehien erabiltzen diren gailuetara egokituz.

Orona Fundazioak erabiltzen dituen cookie-motak

Orona Fundazioaren webguneetan erabiltzen diren cookieak bi motatakoak dira:

1.Saioko cookieak: aldi baterako cookieak dira; ez dira gordetzen erabiltzailearen terminalean, eta saioa amaitzean desagertu egiten dira. Cookie horietatik lortutako informazioak balio du webguneko trafiko-ereduak aztertzeko eta horren bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak emateko.

2.Cookie iraunkorrak: erabiltzailearen terminalean gordetzen diren cookieak dira, eta nabigazioari buruzko informazioa berreskuratzeko aukera ematen dute, hurrengo bisitan erabiltzeko. Iraungitze-data dute, baina ez dira iraungitzen saioa amaitu bezain laster. Zure lehentasunei esker (adibidez, herrialdea eta hizkuntza), zure bisitak pertsonalizatzeko aukera ematen digute cookie hauek.

Zehazki, saioko cookie eta cookie iraunkor hauek erabiltzen ditu Orona Fundazioak bere webguneetan, helburu hauekin:

  • Orona Fundazioaren cookieak 

Cookieak blokeatzea edo ezabatzea

Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimentzeko, identifikatzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko, zure gailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfigurazioan sartu behar da.

Nabigatzaile hauetan nola egin jakiteko, egin klik esteka hauetan:

Kontuan izan ezen, nahiz zure nabigatzailea konfiguratu cookie guztiak edo, bereziki, Orona Fundazioaren webguneetako cookieak errefusatzeko, horrek ez dizula eragotziko webgunean nabigatzea. Eragozpen bakarra izango da ezingo dituzula erabili cookieren bat instalatua izatea eskatzen duten funtzionalitateak; zehazki, saioko cookieetan adierazitako funtzionalitateak.

Nolanahi ere, erabiltzaileak edozein unetan ezaba ditzake bere gailuan instalatutako Orona Fundazioaren cookieak, nabigatzailearen laguntza-atalean jasotako prozedurari jarraituz.

Oinarri juridikoa

Hasierako bannerrean dagoen "ados" laukitxoa sakatzean, lehen aipatutako cookieak erabiltzea onartuko duzu, betiere adierazitako epeetan eta Cookieei buruzko Politika honetan jasotako baldintzetan.

Nazioarteko komunikazioak eta transferentziak

Arduradunak ez dizkie jakinaraziko datuak hirugarrenei, eta ez da egingo nazioarteko transferentziarik, Google Analyticsen cookieari buruz lehen adierazitakoa izan ezik.

Informazio osagarria

Orona Fundazioaren datu pertsonalak tratatzeko politikari buruzko informazio osagarria kontsultatu dezakezu gure pribatutasun-politikan.

Halaber, guri buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu gure Lege Oharra edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: gdpr@orona-group.com.