Lege-informazioa

Gune honetan eskaintzen den informazioa erantzukizun-salbuespeneko klausula bati, Copyright-ohar bati eta datu pertsonalak babesteko arauei lotuta dago, erabilera-baldintzak barne.

Erantzukizun-salbuespeneko klausula

Orona Taldeak, eta hura osatzen duten enpresetako bakoitzak (aurrerantzean Orona) berdin, ez dute beren gain hartzen webgune honetatik kanpo aurkitzen den eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunik. Orri honetan aurkitzen diren loturen funtzioa hau besterik ez da: erabiltzaileari jakinaraztea Interneten badela gaiari buruzko informazio-iturri gehiago, eta han aurkitu ahal izango duela webgune honetan baino datu gehiago. Lotura horiek ez dira inondik ere xede-guneak bisitatzeko iradokizun, gonbit edo gomendioak; horregatik, Oronak ez du izango lotura hipertestual horien bitartez eskuratzen den emaitzaren erantzukizunik. Inola ere ez da izango Orona hirugarrenen aurrean erantzulea www.oronafundazioa.org nahiz ORONA taldeko enpresen domeinu propioak erabiltzeak eragin lezakeen zuzeneko nahiz zeharkako kaltearengatik, dela ekonomikoa, dela Bezeroak, irabaziak zein emaitza galtzea

Copyright-oharra

© Orona

Web-orri honetako eduki guztiak, eta, bereziki, markak, izen komertzialak, industria-diseinuak, testuak, argazkiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo erabilera industriala eta komertziala izan lezakeen beste edozein zeinu ORONAren edo web-orrian sartzeko baimena eman duten hirugarren titularren jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideek babestuta daude. Horrenbestez, debekatuta dago, ORONAren berariazko baimena izan ezean, haiek erabiltzea eta/edo erreproduzitzea edozein dela ere bidea, Internet barne; beraz, ezin dira erabili domeinu-izenetan, sare sozialetan, web-orrietan, blogetan, foroetan eta abarretan ere.

Ez da inola ere ulertu behar erabiltzaileak sarbidea eta nabigatzeko aukera izateak berekin dakarrenik inolako baimenik, ezta eskubide horiei uko egiten zaienik, transmititzen direnik, edo haien lagapen osoa edo partziala dagoenik ere, ezta inolako eskubiderik edo eskubide-itxaropenik dagoenik ere, eta, zehazki, eduki horiek aldatzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzekorik, ORONAren edo dagozkien titularren berariazko baimenik gabe.

Datu pertsonalak babestea

Orona konprometituta dago erabiltzailearen intimitatearekiko begirunearekin. Hori dela eta, Oronak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen 2016ko apirilaren 27ko Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua oinarri hartuta, datu pertsonalak babesteko legez eska daitezkeen mailak ezarri ditu. Halaber, eskura dituen babes-modu tekniko gehigarri guztiak aplikatzen saiatzen da.

Oronako enpresen webguneek «cookieak» erabil ditzakete erabiltzaileek bisitatzen dituztenean, haien nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta erabiltzaileen aukerako beste hainbat elementu hautemateko. Erabiltzaileak nahi izanez gero, bere nabigatzaileak «cookien» iritsieraren berri eman diezaion konfiguratu dezake, bai eta, kasu horretan, «cookie» horiek disko gogorrean instalatzea galarazteko ere. Kontsultatu, mesedez, zure nabigatzailearen erabilera-oharrak eta eskuliburuak informazio gehiago izateko.

Oro har, Oronarekin harremanetan jartzeko, datu pertsonalak eskatuko dira formulario baten bidez. Horri dagokionez, Oronak datu pertsonalak biltzearen eta tratatzearen bidea eta helburuak zein diren jakinaraziko du, interesdunaren baimena eskatuko du tratamendua gauzatzeko eta ziurtatuko du zerbitzua edo edukia pribatutasun-politikarekin bat datorrela, zeinak hau zehaztuko baitu bere baitan:

Pribatutasun-adierazpena

Pribatutasun-adierazpen honen bidez, zuk emandako informazioaren erabilerari buruzko politika erakusten du Oronak:

“Tratamenduaren Arduraduna”

Oronako partaideak diren enpresak zuk emandako datuen Tratamenduaren Arduradunak dira. Datu Babesari buruzko galderak edo kexak izanez gero, idatzi hurrengo helbide elektronikora: gdpr@orona-group.com

“Helburua”

Oronan, interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu helburu espezifiko bat kudeatzeko. Datu pertsonalen tratamendua eskatzen duten helburu espezifikoen eremuan burutzen diren ekintzen artean, honako hauek identifikatzen dira: gure bezeroek eskatzen diguten informazioaren bidalketa kudeatzea, fakturen ordainketa eta kobrantza kudeatzea, instalatutako aparatuen mantentze-lana kudeatzea, interesdunei beraien ezagutzeko gogoko diren produktu eta zerbitzu eskaintzak bidaltzea, eta abar.

Webgunea zure curriculum-a bidaltzeko (helburu horretarako formularioaren bidez) erabili baduzu, zuk emandako datuak tratatuko ditugu, Oronako lanpostuen aukeratze-prozesuetarako bidalitako zure hautagaitza kudeatzeko.

Ez da erabaki automatizaturik hartuko, bidalitako datuak oinarri hartuta.

Jasotako datuak bakarrik tratamenduaren helburua eta kasu berezi bakoitzean indarrean dauden legeak betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira.

Jasotako datuak ez dira hasieran adierazitako beste tratamendu ezberdinetan erabiliko, interesdunaren aurretiko baimena lortzen baldin ez bada.

Oronan tratatzen diren datu pertsonalak honako maila hauetan sailkatzen dira:

  • Nortasun-datuak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Merkataritza-informazioa duten datuak

Oro har, ez dira maila bereziko datuak tratatzen. Mota honetako datuak egin behar den tratamenduagatik beharrezkoak izanez gero, interesdunaren aurretiko baimena eskatuko da eta horretarako aurreikusita dauden segurtasun neurri bereziak hartuko dira.

“Legitimazioa”

Zure datuen tratamenduaren oinarri legala bi alderdien arteko adostasuna da. Egin behar den tratamenduak errekeritzen badu, zerbitzu-kontratu bat sortuko da. Kontratu honen egikaritzea aurrez aurkeztutako eskaintzan agertzen diren datuen tratamenduaren oinarri legala izango da, eskaintzaren baldintzek xedatzen duten gisan.

“Jasotzaileak”

Legeak behartzen ez badu, datuak ez dira bitartekoei jakinaraziko. Hauxe beharrezkoa izanez gero, Oronak zure baimena eskatuko dizu.

Beharbada, datuak Oronako beste enpresa batzuei bidaliko dira, barneko administrazio-baldintzak betetzeko. Oronak bere enpresa guztietan ezartzen diren Arau Korporatibo Lotesleak dauzka, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat egiten dutenak.

“Eskubideak”

Edonork dauka Oronan berari dagokion edo ez dagokion datu pertsonalak tratatzen ari bagaren jakiteko eskubidea.

Interesdunek beraien datu pertsonalak atzitzeko eskubidea daukate, baita datu okerren zuzenketa eskatzeko eskubidea ere. Beharrezkoa izanez gero, interesdunek datuen ezabatzea eskatzeko eskubidea daukate, besteak beste, datu hauek jadanik jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.

Zenbait egoeratan, interesdunek beraien datuen tratamenduaren mugaketa eskatu dezakete. Kasu horretan, datu horiek erreklamazioen aritzea edo defentsa prestatzeko gordeko ditugu soilik.

Zenbait egoeratan eta beraien egoera pertsonalarekin lotutako arrazoiak direla eta, interesdunek beraien datuen tratamenduari aurre egin diezaiokete. Oronak datuak tratatzeari utziko dio, legezko beharrezko arrazoirik baldin ez badu edo datu hauek erreklamazioen aritzea edo defentsa prestatzeko behar ez baditu.

Interesdunek Oronak dauzkan datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea daukate, datu hauek beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko. Oronak eramangarritasun hau ahalbidetuko du datu-formatu eramangarriak erabiliz, hauxe teknikoki posible baldin bada edo gehiegizko esfortzua eskatzen ez badu.

Eskubide hauek erabiltzeko, edonork posta elektroniko bat bidali dezake hurrengo helbide honetara: gdpr@orona-group.com. Eskaera jasotakotan, interesdunari eskubide hauek erabiltzeko behar duen dokumentazioa jakinaraziko zaio, eta eskuragarri izango dira kasu bakoitzerako beharrezkoak diren formularioak eta ereduak.

Baimena helburu berezi baterako eman badute, interesdunek edozein momentuan baimena ukatzeko eskubidea daukate. Honek ez dauka inongo eraginik ukatu baino lehenengo baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Interesdunek erreklamazio bat bidali diezaiokete Datuak Babesteko Kontroleko Aginte eskudunari, batez ere beraien eskubideen erabilera gogobetekoa izan ez bada.

“Segurtasuna”

Oronak tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak hartu ditu eta bere eskueran dauden baliabide eta neurri tekniko eta antolatzaile guztiak abiarazi ditu, Oronari emandako datu pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko atzipena eta lapurreta saihesteko.

orona.es-ko domeinuaren webgunetan bitartekoen webgunetako estekak agertzen dira. Esteka horiek kontrolatzen ez ditugunez, beraien jardunbideak pribatutasun kontuetan arretaz irakur ditzazun gomendatzen dizugu.

www.oronafundazioa.org webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak eta edukiak

Hiru motatako zerbitzuak daude edo egongo dira Oronan:

  • Informazio-zerbitzuak, herritar, komunikabide, enpresa, administrazio eta bestelako arduradunei informaziorako sarbide erraza emateko, hartara Oronaren politiken eta jardueren gardentasuna areagotzen dela.
  • Komunikazio-zerbitzu interaktiboak, herritar, komunikabide, enpresa, gizarte zibila eta herri-eragileekiko kontaktu hobea izateko, hartara Oronaren ekimen eta politiken galdeak errazten direla.
  • Transakzio-zerbitzuak, gune pribatutik oinarrizko transakzio-modu guztietarako sarbidea ematen dutenak, hala nola, esate baterako, finantza-eragiketak, langile-kontuak, ekitaldietan izena ematea, ikastaro edo hitzaldiak kontratatzea, dokumentuak lortzea edo erostea, eta abar.

Erabilera-baldintzak

  • www.oronafundazioa.org webgunea lege-ohar honetan jasotako arauen arabera gobernatzen da. Webgunea erabilita, onartu egiten dituzu. www.oronafundazioa.org eta bertako material guztia Orona konpainiarena da.
  • Konpainia Lan Ministerioaren Kooperatiben Erregistroan 11.043 zenbakiaz erroldatuta dago,eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuaren III. tomoan inskribatuta dago, berriz, 321. folioan eta 87.1.271 inskripzio-zenbakiaz, 11. idazpenean. Helbide elektroniko hau du: info@oronafundazioa.org.
  • www.oronafundazioa.org webgunea, nahiz haren edozein zati, ezin izango da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu inongo helburu komertzialetarako, ez bestelakorako ere, ez bada gure konpainiak berariaz baimenduta.
  • Materialak aldatzeak nahiz beste helburuetarako erabiltzeak copyright-eskubidea eta marka erregistratuen gaineko beste eskubide batzuk urratzea dakar.
  • Arrazoi legalak direla medio, epaile baten agindua tarteko, eskatzen zaizun informazio guztia eman beharko diezu, Espainiako legeen arabera, eskumena duten agintariei. Epaileak erabiltzaileak legez kanpoko jarduerak egin dituela sendo susmatzen badu soilik ematen du agindu hori. Kasu horretan, justiziari laguntzeko, Oronak erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbidea erregistratu eta poliziari jakinaraz liezaioke, beharrezko agindu judiziala tarteko, bai eta konexioa egin deneko ordu zehatza, erabiltzailearen izen-abizenak, pasahitzak eta beste zenbait datu ere. Nolanahi ere, IP helbideak eta konexio-orduak ez dira erregistratzen ez bada erabiltzaileren batek legez kanpoko erabilera egin lezakeela susmatzen den zerbitzuetan.

Google Analytics

Webgune honek Google Inc. enpresak eskaintzen duen Google Analytics zerbitzua erabiltzen du. Google Inc. Delawareko enpresa da, eta ondoko hau da bere bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak ("Google"). Google Analytics-ek "cookie-ak" erabiltzen ditu. "Cookie-ak" zure ordenagailuan kokatzen diren testu-artxiboak dira; webgunearen erabilera aztertzea dute helburu. Webgunearen erabilerari buruz cookie-ak sortutako informazioa (zure IP helbidea barne) Google-en AEBtako zerbitzarietara transmititu eta han artxibatuko da. Google-ek informazio hori erabiliko du, gure bidez, webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko. Jarduera-txostenak bildu eta webgunearekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Google-ek informazio hori hirugarrenen esku utzi ahal izango du legeak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazio hori Google-entzat prozesatzen dutenean. Google-ek ez du zure IP helbidea bere esku dagoen beste edozein daturekin lotuko. Datuen edo informazioaren tratamendua ez onartzeko eskubidea duzu, zure nabigatzailea behar bezala konfiguratu eta cookie-ak baztertuta. Hori eginez gero, ordea, ezingo dituzu erabili webgune honek eskaintzen dituen funtzionalitatea guztiak. Webgune hau erabiltzean, baimena ematen diozu Google-i zuri buruzko informazioa tratatzeko goian aipatutako moduan eta goian aipatutako xedeetarako.