Pribatutasun-politika

Europako Batasunaren Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (“DBEO”) aurreikusitakoa eta, kasuaren arabera, aplikagarria den estatuko legedia betez, jakinarazten dizugu gure esku jarri dituzun datu pertsonalak erabiliko direla, ondoren zehazten den moduan.


TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Datuen tratamenduaren ardura duen erakundearen datuak hauek dira:

  • Egoitza: Fundación Orona Fundazioa, Orona Taldeko entitatea (aurrerantzean, “Orona Fundazioa” edo “Entitatea”).
  • Posta-helbidea: Orona Ideo, Jauregi bidea s/n, 20120 Hernani, Spain
  • Telefonoa: 943 33 55 88
  • GDPR kontaktua: gdpr@orona-group.com


TRATAMENDUAREN XEDEA ETA LEGE-OINARRIA

Orona Fundazioak zure datu pertsonalak erabili ahal izango ditu, ondoren azaltzen diren xederen eta oinarri juridikoren baten arabera:

  • Proiektuen kudeaketaren esparruan bazkideekiko erlazioa eta harremanak kudeatzea, Orona Fundazioak zurekin edo ordezkatzen duzun erakundearekin duen kontratu-harremanaren arabera edo zure jarduera egiteko duzun interes legitimoaren arabera.
  • Entitateak antolatutako ekitaldietako parte-hartzea kudeatzea, horretarako Orona Fundazioarekin ezarri duzun harremana betetzeko. Entitateak, halaber, antolatzen dituen ekitaldiak sustatzeko interes legitimoa izanik, irudiak hartu ahal izango ditu ekitaldi horietan, eta helburu horretarako egin litezkeen argitalpenetan jaso ahal izango ditu irudi horiek.
  • Orona Fundazioak, egiten dituen ekimen eta proiektuen berri izateko duzun interes legitimoaren arabera, komunikazio komertzialak bidali ahal izango dizkizu. Informazio hori bezero potentzialei ere bidali ahal izango zaie, baldin eta berariaz baimena ematen badute.
  • Guneak erabiltzeko aukera uzteko prozesua kudeatzea, gauzatzea, betetzea eta kontrolatzea, zure edo ordezkatzen duzun erakundearen eta Orona Fundazioaren artean dagoen erlazioaren arabera.
  • Entitatearen hornitzaileekiko kontratu bidezko harremana kudeatzea, gauzatzea, betetzea eta kontrolatzea, kontratu-harreman horren arabera.


ZURE DATU PERTSONALEN KONTSERBAZIOA

Orona Fundazioak zure datu pertsonalak gordeko ditu zurekiko kontratu-harremanak irauten duen artean, edo aipatzen den tratamendua gauzatzeko beharrezkoa duen denboraz, eta, orobat, aplikagarria den legedian aurreikusten diren ekintzen iraungitze edo preskribatzeko epeak irauten duen artean.


DATU PERTSONALEN HARTZAILEAK ETA NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Zure datuak ez dira hirugarrenen esku jarriko, salbu lege-betebehar batengatik erakunde publikoen esku jarri behar denean. Bestalde, zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren ardura duten aldetik, taldekoak diren beste hainbat enpresak, kontratu-harremanaren kudeaketa zentralizatzeko, eta orobat zerbitzu informatikoen eta/edo teknologikoen hornitzaileek.

Zure datu pertsonalak  ez dira Europako Esparru Ekonomikotik kanpo transferituko.


ESKUBIDEAK

Hona hemen baliatu ahal izango dituzun eskubideak: 

  • Eskuratzeko eskubidea; jakin ahal izateko zure zein datu pertsonal erabiltzen ari diren eta zer-nolako tratamendu-eragiketak egiten ari diren haiekin.
  • Zuzentzeko eskubidea; zure datu pertsonaletan atzemandako okerrak zuzentzeko.
  • Ezabatzeko eskubidea; zure datu pertsonalak ezabatzeko.
  • Aurka egiteko eskubidea; alegia, zure datu pertsonalen erabilera galarazteko eskubidea, zure egoera pertsonalarekin lotutako arrazoiak argudiatuz.
  • Erabilera mugatzeko eskubidea; hainbat egoeratan; esaterako, zure datu pertsonalen zuzentasuna aurkaratzen baduzu, aurkaratzea egiaztatzen den bitartean.
  • Eramangarritasun-eskubidea, hau da, eman dituzun datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko eta tratamenduaren beste arduradun bati emateko eskubidea.

Eskubide horiek baliatzeko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara gdpr@orona-group.com. Eskabidea jaso ondoren, eskubide horiek baliatzeko bete behar den dokumentazioari buruzko informazioa helaraziko dizugu, hala nola kasu bakoitzerako behar diren inprimakiak eta ereduak.

Halaber, baduzu erreklamazioa aurkeztea datuen babesean eskumena duen kontrol-agintaritzaren aurrean, batez ere erantzun asegarria jaso ez baduzu zure eskubideak baliatzean.